Urruti geau hituan forma honeko egun haiek, aspalditik izenaemanda, derrigorbatian junbeharra, azaldu nintzan Arrazola aldera larunbat arratsaldian I.go Amboto igoera bertikalian parte hartzera, ahaldanik eta itsurosuen bukatzen saiatzera.
300 lagun gutxigora behera izenaemanda, tartian jende oso maila haundikoa, Marco Gasperi, EuskalHerriko selekzioko lasterkari onenak, Ionut Zinca, Ohiana... etabar luze bat, ikuskizuna zihurtatuta Ambotoko aldapetan.
Arratsaldeko hiruretan hasi ginan lanian, banan banan ertetzen minutu erdiko tarteakin.
Kronometrua martxan jarri ta ttipi ttapa goraka habitu ginan laxaiantxian, bukaeralderako indar batzuk gordeaz.
Gezurra badirudiere bidean jendia aurreratzen nijua, poliki poliki, bat , bi, hiru... hortaz gain bidebazterrian zegoan jendian animoak lagunduta, pixkat betetzen nahiz eta erritmoa azkarragotzet, lasai, lasai pentsatzet, oaindik puxka bat geatzek eta!
Poliki kilometruak pasatzen dijuaz, bat, bi, baina luze eiteia, burua altxa, ta an Ambotoko gailurra, bertan dola emateu,...
Aspaldiko sentsazio itogarria berreskuratuta gustora sentitzen naiz, nere saltsan, lasterketan!
Gailurrera hurrerau ala gendia hugaritzen dijua eta animuak eta txalo zaparradak e bai, oilolarrua jartzezait azken metro hauetan, bizipen earra!
Kronometrua 49´ tan gelditzea lortzet, arnasa bueltau eta gailurrean gelditzen naiz lasterkariak heltzen ikusten.
Marco Gasperi Italiarrak garaipena lortu zuan 37´14" tan, ikusgarria benetan tipo honen sasoi puntua.
Gero, poliki poliki beherantza Arrazolaraino, bertan antolakuntzak euskaldun legez, jan-edan festa ikusgarria eskeini zigun, arratsaldia lagun arte giro edarrian pasaraziaz Ambotoko magalian.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario