Kaixo lagun:
Ahaleginduko nahiz zure galdera horri erantzuten.
Blog honetan idazten hasi nintzanean, Ciclos Turbina-Powerbar taldean lehiatzen nintzan, bertako laguntzaileak Dabid Unanue Itziartarra, Ciclos Turbinako nagusia Euskaldun peto petoa degu, baina Espainian Powerbarreko ordezkaritza daramatzaten Jaume, Josep eta Viky katalanak dira, eta hasiera batean beraiek eskatu zidaten lasterketen kronikak idazteko, gero beraien aldizkari batean argitaratzeko beste kirolari batzuen kronikekin batera.
Beno, gaur egun Urruti Sport taldeko kide nahiz, bertako "nagusia" Iñigo Urrutikoetxea eta Musty Mujika taldekidea erdaldunak dira, nahiz ta Imanol Aleson eta Endika Gartzia Euskaldunak izan, haiek e bere puxketatxoa nahi dute, normala danez.
Ortaz gain, haibat lagun, bai Euskalerrikoak, bai kanportarrak erdaldunak dira, eta gutxi balitz, denboraz nahiko juxtu ibiltzen nahiz nere kronikak baten idazteko.
Neuk ere pena hartzet,Euskera dalako nere hizkuntza maitea, baina zeingoiou ba!
Alere gusto handiz kontatuko nizuke edozein lasterketako bizipenak, hori bai, EUSKARAZ.
Espero det zure zalantza argitu izana eta eskerrak eman zure galderagaitik.
Hurrengo kronika Euskaraz idatzikoet, zuri eskeinia.
Aio lagun!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario