Prestakuntzakin jarraituaz, nere ustez ondo etortzen dira laisterketa motz hauek forma punttua azkarrago arrapatzeko, beraz eta urtero legez, Elorrixa auzoan aurkeztu ginan, gorputzai astindu ttiki bat emateko prest.
Berotzen ari ginala ematen zuan egualdixak lagunduko zigula, eurixai atzedenalditxo bat emanez, hobe!
Erteeran lagun gutxi hogei bat edo, lasai erten ginan, gero poliki poliki taldea apurtu eta laukote batek aldegin genduan, Igon, Lander beste zumaiar bat eta ni.
Lasterketa 8 Km-koa izanik, bi bira t´erdi eman behar izan genduen zirkuitu bati.
Poliki poliki Igon aurrera dijua, Lander aldapa beheran pixkat atzean geratzea eta ni laister konturatzen naiz zumaiarra baino teknika hobeagoa dudala jaitsiera irristakorrean, aldapan gora berriz atzean lagatzen nau, horrela bukaerarte, azkenengo ehun metrota alkarrekin aieatzen gea, pultsazioak topera dazkat, dana emanda, zumaiarrak erritmo aldaketa bat eginez, erraz atzean lagatzen nau, hirugarren sartzen naiz helmugara euri zaparradak mela-mela inda.
Lagunekin pixkat hitz egin eta hotztu baino lehen etxerako bidia azkar artu nuan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Aupa Unai!
ResponderEliminarSegi prestaketekin.
Enterau zara Anton Krupitka ultra runner amerikarra datorrela Zegamara?
Ikustekoa izango da aurtengo lehia!
Ikusi arte txapeldun!