Citadelles geroztik, buelta eman ezinda ibili naiz, nekia, egualdixa, ... Arratzun ere izen emanda geneukagun eta azaldu ber, Zegaman itsuroso ibiltzeko aitzakixakin.
Jakinekua izango zan basa asko egongo zela mendixan, bestalde hiru orduko lasteketa euripean ala nola pasa beharrak, ze arropa eman dudak zortarazten zizkidan.
Beroketa tarteko ateruneak, zaildu zigun lan hori, bixera eman edo ez, kamixeta termikua, manga luzia, motxa,...
Azkenian egualdixai konfidantza punttu bat emanez, manga motz fin batekin ertetia erabaki nuan, (grabe error) eta azken bots minututan eurixa hasten zula ikusterakuan, saltaka kotxea bixera baten bila,...
Ertetzen gea alako baten 9:30 tan, erteera azkarra, kanpotar asko etorri dira gaur Arratzura, batez ere Katalanak.
Kilometruak aurrera pasa ala taldetxoak osatzen dijuaz, Txus Romon, Felicisimo, Jase Mari Bernedo eta beste kataluniar batek osatzen degu boskotia.
Poliki poliki Txusen erritmoan gendia pasatzen guaz, ezagutzet Txus eta ba dakit fuerte egongo dala, beraz ahal dan bitartian bere erritmuai eustea erabakitzet.
Kilometro gutxiko gauza hori, aldapa piku baten badijua tipua, beste denok erraz atzean utzita.
"Que me siga el que tenga cojones" esanez bezala.
Beno holaxe heldu gera laisterketako lehen igoera haundira, Ereñozarera, gutxigora behera 8.kilometroan gaude, ur tago bat edan ta gorantza.
Aurrian daukat beste taldetxo bat, batzuk ezagunak dira, Arrolape taldeko Igorrillo eta Aitor, ez det ahalegin haundirik egiten beraiek arrapatzen eta neure martxan jarraitzen det, JoxeMari atzian dudalarik.
Igoera txarra dago, oso labaina, eskerrak soka batzuk jarri dituzten laguntzeko, bestela...
Gora heldu gera, zehozer jan ta azkar beherantza, bakarrik gelditzen naiz kilometro batzutan, gero berriz ere tramo oso tekniko batean Igorrillo, Jose Mari eta hirurok helkar gera, inolako arriskurik hartu gabe, eta elkar presionatu gabe aurrera goaz.
Bertan gu baino abilagoak diran korredore batzuk pasatzen gaituzte, ez du inporta, gerore ba dago astixa kaña sartzeko.
Holaxe ba 15. kilometrotik pasatzen degu, jadanik blai eginda, Ilunzarreko igoerari aurre egitera.
Igo ala aizea haunditzen dijua eta sentsazio termikua nahiko exkaxa suertatzen ari zaigu.
Sabin Zenarruzabeitiak pasa ala emeretzi, hogei, hogeitabat, postuan goazela esaten digu.
Ez da txarra, baina oaindik erdixa falta da.
Goixan ez dago egoteik, kriston hotza, eurixa, behe lainua.... bua! goazen emendik azkar, jeitsiera ere ez dago txantxetako, Felicisimo aurretik dijua eta ankaz gora eroitzen dela ikustet, kontuz!
Mendi bidea bukatzen da eta pista batera saltatu beharra daukagu, labaina dago, "Lopez" Aulestiarra bertan daukagu laguntzeko prest, oso ezkertzekoa mutil honen keinua.
Beheruntz jarraitzen dogu Lekerikaruntz, igoera bezain luzia jaitsiera.
Ainkak juxtu dijuaz, abixatzen ari dira gasolina gutxi dakatela, ainka azpixak ere mintzen hasi zaizkit, zapatilak amortiguazio gutxi daukate eta arri denak sentitzen ditut oinetan, eta gaineti kriston hotza dakat ezin berotu gorputza, bueno guzti horrekin seginber, pentsatzet beste denak ere antzerako ibiliko dirala...
22. kilometrora ailegatzen gera eta Arrola igoera hasten gogu, igotzen hasteko gogoa badaukat, pixkat berotze aldea. Indarrak juxtu aurten ere, Dios!
Jose Mari Bernedo eta Ander Unzurrunzaga bistan dauzkat, poliki urreratzen ari naiz eta horrek buruan eragina dauka, benga, benga, ondo nijua, eutsi, animatzet nere burua.
Gainera heltzen gera hirurok metro batzuko aldiakin, lehenengo Ander gero Jose Mari eta gero ni.
Jose Mari ere ez dijua oso santu, atzean gelditzen da eta konturatu ordurako Ander laino artetik desagertzen da.
Bost bat kilometroko jaitsiera luzia daukagu aurretik, sentsazioak oso txarrak dira, pistan behera erreka dijua, nere hanka azpixak ez dira asko hobetu, mina haundiagoa da, otza ere bai, joe... gaur ez gea aiegatzen pentsatzet.
Eztzian bela pasa bost kilometro hoiek, amar bat postu galdu nitun jaitsieran, tripak oztuta ere gelditu behar izan nintzan, eta ainka azpixak xixko einda, ederra panorama.
Aiegatu ginan alako baten, meta pasa familikoei kasu errukior bat egin eta zuzenian euri zaparrada lagun kotxea motxila hartu eta ahal danik eta azkarren dutxatzea.
Bertan ze ta SORPRESA!
Han egonginanok earki akordatzen geala.
Eskerrak amaiketako eta konpania earrakin bukatu gendula aurtengo Arratzuko laisterketa.
28. bukatu nuan 3:15¨tan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario