Aurten ere Sara aldera hurreratu nintzan, igandeko goiz hotz batean, 500 lagun erten giñan ziztu bizian lasterketako 25 kmak lehen bait lehen bukatzeko asmoz.
Neretzako azkarregi ertetzen da gendia, aurrian Oier, Juanjo, Hassan, Endika... gende azkarra!
Eskarmetua maixu, lasaixeo ertetzea erabakitzet, asfalto gaineko lehenengo bizpahiru kilometroak pasata, mendian sartzeakin batera aldapa asten da, erritmo azkarra mantsoagotu egiten da eta poliki poliki atzetik aurrera postuak aurreratzen nijua.
Tartea irekitzen ari da, bai lehenenguekin bai atzetik goazenon artean.
Trenbidea igarotzen den pasagune laua ondo etortzen da arnasa pixkat bueltatzeko eta azken igoerai aurre egiteko. Lasterbatean gora aiegatzen gera eta gendearen animoen artean jaitsiera luzia eta azkarrai aurre egiten diogu. Kilometruak aurrera dijuaz, Sempereko azkenengo karrerakin akordatuta gaurkuan pare bat gel ekarri ditut, gutxigora behera 10 eta 18 Kmtan artzeko asmuakin. Jaitsiera bukatuta ur pixkat edan eta berrize gorantza, lehengo puntu berdinetik pasa beharko degu, Sara jaisteko berriz.
Aldapan gora nijuala Endika ikustet urrutira eta tartean beste bi lasterkari, nahiko sakabanatuta, Endika laugarren dijua ustet, beraz zazpigarrena joango naiz, pentsatzet, atzetik inor ez. Ondo.
Gaina aiegatu baino lehenagoko ornidura baino lehen, gelditzen zaidan gela artzet, gero hiru bat ur basoka hartzeitut, bero dexente egiten bait du eta.
Gainean atzera ikustet, tarte dexentia badakat hurrenguakin, baita aurrekuakin, orain jaitsiera luze bat daukagu aurrian Saraino.
Nahiko eroso jaisten det, bakarrik, inongo presiorik gabe Saran sartzen naiz 7. 2:12´tan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario