4-3-2012 ZUZENIEN 2,8/+804


Aurreko eguneko egualdixan aztarnik gabe, hurreratu ginan Azpeiti aldera, beste igoera hontan parte hartzeko asmuakin, dortsala artu, lagunekin hitzein, pixkat berotu eta irteera puntura hurreratu nintzan, nere irteera ordua baino bots bat minutu lehenagoxeo.

Irteera kontrareloj tipora, onak bezala, era hontan zaleak askoz gehiago disfrutatzen dute lasterketataz, ta eon einber, onak bukaeran baitdatoz eta.

Lehenengo metroak lasai xamar hartzen ditut, ustet gaurkuan asmatu dudala makilakin ertetzen, basua nahiko irristakor baitzeon eta makilekin asko laguntzen nuan nere burua gorako bidian.

Poliki banijua goraka, ainkak pixkat astunak nabaritzen ditut, ez daukate atzoko txispan laurdena ere, metro asko oinez egin behar dira, horrenbeste gende pasata gero oso labaina dago.

Aitz artera ailegatzen naiz, hoaindik eta okerro, orain bastoiak erdi traban dazkat, eskuekin aitzai heldu behar zaiolako tarte batzuetan, aldapa bildurgarrixa, gainetik harri solte ugari eta gendia e traban pasatzeko orduan, emen inor ez da baztertzen eta ahal dezun tokitik pasa behar dezu.

Nahiko luze eiten da tramo hau, baina alako baten

Ehun metro!!!

Ez bela! pentsatzet.

Gailurra ikusten da, santu ta guzti, ezagunak ere bertan, animatzen mela mela einda ipar aize hotzai aurre eginez, zuek bai txapeldunak!

35´tan ailegatzen naiz tontorrera, kriston berotua artuta, denok bezala.

Hau bai proba explosibua. earra!

Poliki poliki beheruntz habiatzen naiz, goixan ez dao egoteik!

Jaitsiera luzeo ein zitzaten igoera baino, baina lagun artian berriketan gustora asko ailegatu ginan Azpeitira, non antolakuntzak kriston amaiketakua preparauta zigun, ederki pasa genun goiza, pena egualdixak etzigula asko lagundu.









No hay comentarios:

Publicar un comentario