EUSKAL TRAILS 2009

Aupa, hona kronika "txiki" bat

Andorrako Ultra Trailerako entrenatzen ari ginala ( Imanol Aleson azkoitiarra eta bixok), proposatu zidan Euskal Traila elkarrekin korritzea.Euskal Trailak bikoteka korritzen diran bi egunetako hiru laisterketa dira, bat 35 Km.takoa, 45 Km.takoa eta 65 Km.takoa hirugarrena, eta hurrengo egunean beste horrenbestekoa.Beraz, gu 45 Km. bete beharko genduzen ostiralian eta beste 45 Km. larunbatian, guztira 90 Km. eta 4500 m+.Ostirala 22 goizeko 5:00Iratzargailua jotzen du ta ni furgonetan lo egiten dogun bakoitzean bezelaxe gutxi lo eginda, baina bueno.Gozaldu eta ertera puntura abiatzen gara Imanol da bixok. Urduri gaude, eguraldiak ez du ematen lagunduko digunik, behe lainoa eta lambroa, hezetasun haundia...Goizeko 7:00-tan ertetzen gera, 134 bikote, azkarregi nere ustez, laister bots bikoteko taldetxo bat osatzen dugu buruan eta bertan eusteakin nahiko lan.

Laguna Izerdi asko botatzen ari dela konturatzen naiz eta erritmoa moteltzeko esaten diot, kontutan eduki behar da motxila txiki batekin ertetzen gerala, bertan derrigorrezko materialaz gain 1,5 L. ur eman behar dala, beraz 2,5 K. gutxi gora behera bizkarrian izerdi asko galduarazten dizu.Km.ak aurrera dijuaz, poliki-poliki eguraldia berdin, behe-lainua eta sirimiri etengabia.Ordu bat pasa da, jan beharra dago, gero ur tragotxo bat ... oso garrantzitsua da holako probatan jatia eta edatia, bestela ...5. nak guaz eta 4. nak harrapatu ditugu, itxura denez bat gaizki pasatzen ari da eta laguna nahiz ta ondo joan, bere zai egon behar du, elkarrekin bukatu behar dute laisterketa.

Gure animoak pixkat piztu egin dira eta gailurra baino lehen 3.nak ere arrapatu ditugu, gure buruak animatzen ditugu, baina jaitsieran laguna kalambriakin hasi da eta erritmoa moteldu behar izan dogu, ura edateko esaten diot, baina berandu da iada eta horaindik beste gain bat pasatzeko daukagu eta bere jaitsiera helmugaraino, buffff !!!Imanol animatzen ahalegintzen naiz,gel bat eskaintzen diot, ez! tripak nahasten dizkit.Bere motxila neuk emango diodala esaten diot, ez! ez, da pixuagaitik .Benga, benga, eutsi, ondo guaz ta!Amimo gutxi falta da ta !Holako animoak etengabiak ziran helmugaraino.

Bikote bat aurreratzen gaitu, ez du importa Imanol, segi, segi! Imanol azken kilometro hauetan asko sufritzen ari dela konturatzen naiz, arpegi txarrakin dator, dena ematen ari da, ixilik dator, sufritzen... aupa Imanol.5 Km. helmugara, buff , eta aldapa hau?Hau etzetorren perfilian, Dios! gabatxo hauek!Noizko aiegau, ze 5 Km. luziak!Urepel herria bistan daukagu, herrira sartzen gera, azkenian helmuga!

Larunbata 23 goizeko 5:00

Iratzargailua jotzeu, itzaltzet eta ... sustuakin esnatzen naiz, lo artu det!5:30 uff! earra eskapadia.Azkar azkar jantzi eta gosaldu ondoren ertera hurbiltzen gara.Ze moduz Imanol, gaur polikixo ertengo gea ez ta?

Goizeko 7:00-tan ertera, lasai, denok lasai, lehenengo metrotatik antzematen da jendia ikututa dagola, asfaltua laga eta mendi-pista batetik igotzen hasten gara eguneko lehenengo tontorrera.A zelako ezustekoa! Imanol da bixok aurrian gelditzen gara, atzian atzoko irabazliak, larri.

Gu lasai guaz, entrenamentuko erritmotan.4. Km-an baserri baten ondotik pasatzerakuan, desbideratzen gera zinta-markak jarraituaz, zelai batetik jaitsi eta atzo pasatutako erreka zulo batera heldu ginan, baina zinta-markarik ez genitun ikusten, gelditzea erabakitzen dogu eta holakoetan erabakirik onena beti izaten da azken zinta-markara bueltatzia, horrek esan nahi zuan berriz goiko baserriraino bueltatu behar ginala. Mekaguen...Goruntz guazela garraxi batzuk entzuten genduzen, frantzesez! Bidetik desbideratu gera, eta horrela zala konturatu ginan zelaira sartu eta tropel osua pistan gora zijuala ikusi genunian, baserrira heltzerakuan lasterketako azken parteartzaileak pasatzen hari ziran, oinez.

Ez dakit, baina 10, 15 minutu galduko genitun akats hortan.Imanol sutan dago, nik lasaitzeko eskatzen diot indarrak alperrik ez gastatzeko.Pista alde batera laga eta bidezidor batetik sartu da laisterketa, pasua eskatzen diogu jendiari, baina oso gutxi dira baztertzen diranak, gehienak gainera bastoiekin, ahal degunian pasatzen dugu jendia, erritmoa azkartu, orain gelditu, emen tartetxo bat dago, bide bazterretik jendia pasatzen halanola aurrera eginez,Km. asko pasatu ziran laisterketa burua arrapatu genunerako, izerdi patzetan egindako ahaleginagaitik, ainkak odoletan sasiren bat edo besteren igurtziagatik, lasaitu egin gera, ahaztuta geneuzkan jan eta edatiakin akordatzen gera.Aurrera goaz, berriz laisterketa buruan!

Tontor baten gainean, Kontrola!Ego aize xuabia, oskarbi, kriston bistak! oso paraje polita, benetan!Baina gu parajiataz gozatzeko denbora gutxi geneukan momentuan eta hasi degu gainbehera azkarra.Oi dek eta goiko tontorretik, beheko erreka zuloraino eta berriz gora, orainguan 1200 m.tako mendia igo beharko gendun.Orainguan bai, ezetz esan gabe Imanolek bere motxila laga ziten errezago igotzeko, 18. Km.a oraindik asko falta da. Imanolen atzian jartzen naiz eta esku batekin bultz egiten diot, mesede edo traba egiten dioten galdetzen diot, ze galdera!Berriz atzoko animo berdinak, baina gaurkoan askozaz sutsuagoak, lehenenguak ginalako eta laisterketa irabazteko aukera ikusten genulako.25, 30,... Km.-ak aurrera poliki-poliki, berriz perfilean ez datorren aldapa bedeinkatu hau.5 Km. helmugara, benga, benga, gutxi falta da.

Baigorrira sartzen gara, Imanoli dena emateko eskatzen diot azken metroraino, azken segunduraino dena emateko, ezin det sinistu orain ere gabatxo hauek moldau dira azken Km.an aldapa madarikatu bat sartzen, jo! ta oinez igo behar, pasa degu,orain goitik behera, buaa ze min ainketan! 50 m. Imanoli bostekoa luzatzen diot eta elkar zoriontzen gea egindako lasterketagaitik, gaurkoa behintzat irabazi egin dugu!!

EUSKAL TRAIL 2009Trail des Villages 2x45Km.(134 bikote, 268 parteartzaile)

Ostirala 22 47 Km. 5:47:00 4. postua



Larunbata 23 43 Km. 5:53:15 1. postua

90 Km.11:40:15 SINISTEZINA !!!

2. BIKOTE SAILKATUAREN DENBORA 11:40:16

Iazko bikote irabazliaren denbora 11:44:00

No hay comentarios:

Publicar un comentario